BOE etxebizitzen eskatzaileen erregistroa

Babes publikoko etxebizitzak eskuratzeko indarrean dagoen araudian aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen eskabideak bakarrik onartuko dira, alokairurako aurreikusitako gutxieneko diru-sarrerak izan ezik.

IRUNVIren datu-basean inskribatuta egonda, IRUNVIk kudeatzen dituen etxebizitza babestuen esleipenak eskuratzeko aukera izango du, eskatzaileak eskatutako aukerarekin bat datozen heinean (jabetzan edo azalera-eskubidean, alokairuan), betiere deialdi bakoitzean adierazitako baldintzak betetzen badira.


Izena emateko betekizunak

Etxebizitza-beharra

Etxebizitza-beharraren betekizuneko salbuespenak.


Bizilekua

  • Irunen erroldatuta egotea
  • Irunen erroldatuta egotea
  • Era berean, ez zaie eskatuko gutxieneko erroldatze-betekizuna bete dezaten genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeei, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuaren 2006ko urriaren 4ko Aginduan hala jasotzen denez. Agindu hori genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako etxebizitzaren alorreko ekintza positiboko neurriei buruzkoa da.


Diru-sarrerak

Erosketa

  • Babes Ofizialeko Etxebizitza
    • Erregimen Soziala: 9.000 € - 28.047,25€
    • Erregimen Orokorra: 12.000 € - 43.753,71 €
  • Udal Etxebizitza Tasatua
    • 15.000 € - 56.094,50 €

Alokairua

  • Babes Ofizialeko Etxebizitza
    • Erregimen Soziala: 0 € - 28.047,25€
    • Erregimen Orokorra: 0 € - 43.753,71€
  • Udal Etxebizitza Tasatua
    • 0 € - 56.094,50 €
  • Erabilera-lagapena eta zuzkidura-bizitokiak
    • 0 € - 43.753,71 €

 


Informazio gehiago gehieneko eta gutxieneko diru-sarreren arabera eskuratzeko erregimenari buruz.

IRUNVIn izena emateko eskaera

IRUNVIko datu-basean izena emateko aurkeztu beharreko ESKAERA-ereduari, jarraibideei eta dokumentazioari buruzko informazioa da.

Etxebizitza-eskatzaileen datu-basean izena eman ahal izateko, IRUNVIren bulegoan eskuratu daitezke eskaerak, betekizun orokorrak eta horiek betetzeko jarraibideak.

Hala ere, nahi baduzu, eskaera-eredua inprimatu, bete eta sinatu dezakezu, betetako frogagiriarekin batera. Ez ahaztu nola bete azaltzen duten jarraibideak irakurtzea.

Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira eskaera eta beharrezko dokumentazioa gure egoitza elektronikoan, edo aurrez aurre, hitzordua eskatuta, sozietatearen bulegoetan.

Eskaera egiteko dokumentazioa


Identifikatzeko

  • Seme-alaba adigaberik egonez gero Familia-libruraren fotokopia.
  • Banatze edo dibortzio kasuan, epai judiziala eta hitzarmen erregulatzailearen fotokopia.

Desgaitasuna egiaztatzeko

  • Dagokion erakundearen mugikortasun urriko minusbaliotasunaren izaera egiaztatzen duen ziurtagiriaren originala eta fotokopia; zehazki, "Garraio publiko kolektiboak erabiltzea eragozten duen mugitzeko zailtasunik dagoen erabakitzeko baremoa" zehaztuta.
  • Foru Aldundiak emandako desgaitasun psikikoaren izaera egiaztatzen duen ziurtagiriaren originala eta fotokopia, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 15. eta 16. kapituluen arabera.

Diru-sarrerak justifikatzeko

Hasiera batean, diru-sarreren dokumentazioa aurkeztu beharrik ez dago. Beharrezkoa balitz, eskatu egingo dira. Nolanahi ere, prestazio ez-kontributiboak edo antzeko diru-sarrerak jasotzen badira (subsidioak, bekak…), haien ziurtagiria aurkeztu beharko da.


Etxeko langileak

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu beharrik ez duten etxeko langileek beren lanaren diru-sarrerak egiaztatu beharko dituzte, babes ofizialeko edozein etxebizitza eskuratzeko betekizun gisa, PFEZaren atxikipenen ziurtagiri ofizialaren bidez. 10 T eredua hartuko da PFEZaren atxikipenen ziurtagiri ofizialtzat, eta, horrelakorik izan ezean, honako hauek ere onartuko dira froga-balio bereko agiri gisa:

  • Lan-kontratuaren kopia, idatziz gerora egin edo formalizatu bada, soldata adierazita.
  • Diru-sarreren edo soldata-ordainketen banku-egiaztagirien kopia; enplegatzailearen izenak ere agertu behar du bertan.
  • Enplegatzaileak sinatutako soldata-ordainagirien (nominak) kopia.
  • Enplegatzailearen edo enplegatzaileen zinpeko adierazpena haien zenbatekoari buruz.

Hala ere, IRUNVIk espedienteak behar bezala eguneratzeko behar den dokumentazioa eskatu ahalko du.


Babes publikoko etxebizitzak esleitzeko lehentasunak

  1. Lehenengo, azken 5 urteetan Irunen erroldatuta dauden pertsonak edo azken 20 urteetan gutxienez 10 urtez Irunen erroldatuta egon direnak.
  2. Bigarren, Irunen erroldatuta dauden pertsonak.
  3. Hirugarren, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden pertsonak.

 

Aldaketak eta bajak erregistroan

IRUNVIren etxebizitza-eskatzaileen datu-basean zure datuak aldatzeko (helbidea eta abar) edo baja emateko, eskabide hau bete behar duzu zure datuekin, zure eskaera zehaztu, sinatu (titular guztiek) eta IRUNVIn aurkeztu (Eliza karrika 6 - behea).

IRUNVI SEDE ELECTRONICA

Kontsultatu zure egoera erregistroan

IRUNVIk aukera jartzen dizu eskura BOE etxebizitzen datu-basean eta beste sustapenetan zein egoeratan zauden kontsultatzeko.

Kontsultatu zure egoera