Irisgarritasunerako laguntzak bizitegi-eraikuntzako multzoetan Irungo Udala

LARREAUNDI EREMUKO PROIEKTUA

Irisgarritasunaren arloko diru-laguntza osagarriak

Irungo Udaleko Alkatetzaren 2018ko uztailaren 4ko 1327 zenbakiko ebazpenaren bidez onartu ziren 2018ko Diru-lagun tzen Deialdi Orokorraren 35. zenbakiko eranskina, irisgarritasun gaiari buruzko diru-laguntza osagarrien gainekoa.

Oinarri hauen xedea da bizitegi-eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko laguntza ekonomikoak emateko baldin tzak erregulatzea. Zehazki, bide publikotik eraikin-multzo bateko atariak dauden plataforma edo leku pribatuetara iristea errazten duten proiektu eta jarduketak lagunduko dira diruz. Irtenbideek aukera emango dute irisgarritasunari buruzko araudira hobeto egokitzeko, eta barne hartuko dituzte igogailuak jartzea eta egungo komunikazio-egiturak berritzea.

DIRU-LAGUNTZA LERROAK

Bi diru-laguntza lerro bereizi finkatu dira:

1. lerroa: Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak

Arkitektura-oztopoak ken tze ko obrak egikari tze ko proiektuari dagozkion ordainsari eta gastuen % 100 da, BEZa barne.

4.200 eurokoa izango da laguntza-lerro horren muga maximoa.

2. lerroa: Obrak egikaritzeko laguntzak

Obrak egikari tze koaren % 60koa da, dagokion fakturan edo amaierako likidazioan jasotakoak, obra-zuzendari tza ko ordainsariak, ziurtagiriak, txos tenak eta aipatutako obra horiek egikari tze ko eska tzen den beste edozein dokumentazio teknikoa, BEZa barne.

95.800 eurokoa izango da muga maximoa laguntza-lerro horretan diruz lagundu daitekeen jarduerako.

AURREKONTU-ZUZKIDURA

200.000 euro. Aurrekontu aplikazioa: 1 0710.780.01.152.20 2018

ONURADUNAK ETA BETEKIZUNAK

1. lerroa: Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak

Onuradun izango badira, betekizun hauek bete beharko dituzte jabe-erkidegoek:

  1. Beren atariak koka tzen diren gune pribatu komunak dituzten eraikin-multzoetakoak izan behar dute, betiere bide publikotik gune pribatu komun horretara iristeko arkitektura-oztopo bat baldin badago.
  2. Erakin-multzo horrek gutxienez 50 urteko antzinatasuna edukitzea.
  3. Eraikin-multzoko jabe-erkidegoaren taldeak erabaki izana arkitektura-oztopo horiek kentzeko egin beharreko obrak egikaritzeko proiektua kontratatzea.
  4. Eraikin-multzoa osatzen duten atari bakoitzeko jabe-erkidego bakoitzak EIT aurkeztu izana edo hori kontratatzeko erabakia hartu izana.

2. lerroa: Obrak egikaritzeko laguntzak

Laguntzen 1. lerroko (egikaritze-proiektuaren idazketa) eraikin-multzo onuradunetako jabe-erkidegoaren taldeak onuradun izango badira, honako betekizun hauek bete beharko dituzte lehenengo laguntza-lerroa ematen denetik 12 hilabeteko epean:

  1. Eraikin-multzoko jabe-erkidegoen taldeak obrak egikaritzeko hirigintza-lizentzia lortu izana.
  2. Eraikin-multzoko jabe-erkidegoaren taldeak erabaki izana proiektua egikaritzeko obrak kontratatzea.
  3. Obrak egikaritzeko behar diren toki guztiak edukitzea. Obrak egikaritzeko behar adina tokirik ez badago, eta epeak zenbatzeko ondorioetarako soilik, salbuespen bat ezartzen da higiezin guztien titulartasuna lortzeko nahitaez desjabetzeko espedienteak erabakitzearen mende dauden jabe-erkidegoen taldeentzat. Kasu horietan, bi hilabetekoa izango da epe maximoa, desjabetzeko espedientea erabakitzen denetik zenbatuta.
  4. Eraikin-multzoa osatzen duten atari bakoitzeko jabe-erkidego bakoitzak EIT aurkeztu izana edo hori kontratatzeko erabakia hartu izana.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA MODUA

1. lerroa: Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak

Deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 2018ko urriaren 31ra arte.

2. lerroa: Obrak egikaritzeko laguntzak

Lehenengo laguntza-lerroa ematen denetik gehienez 12 hilabete. Eskaerak aurkeztuko dira Irungo Udalaren aurrean, IRUNVIren bitartez, Eliza Kalea 6 – behea, Udal Egoitza Elektronikoa edo Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren araberako beste edozein prozedura bitartez.

Dokumentazioa

IRISGARRITASUNAREN ARLOKO DIRU-LAGUNTZA OSAGARRIAK

1. lerroa - Egikaritze ko proiektua idazteko laguntzak

2. lerroa - Obrak egikaritzeko laguntzak

AURKEZPEN LEKUA DOKUMENTAZIOA

IRUNVI

Iglesia kalea, 6 - IRUN
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

  • UNITATE IZAPIDEGILEA:
    Etxebizitza-Hirigintza eta garapen Arloa
  • EBAZPEN-ORGANOA:
    Hirigintza eta etxebizitzako zinegotzi-ordezkaria
  • IZAPIDETZEKO EPEA: 
    Berehalakoa
  • KONTSULTAK ETA ARGIBIDEAK:
    IRUNVI

Iñigo Loiola