Kotizazio gabeko sariak edo salbuetsitako errentak

Kotizazio gabeko sarien barnean, honako hauek onartuko dira:

  • Erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia izateagatik Gizarte Segurantzak edo haren ordezko Erakundeek subjektu pasiboari onartutako sariak.
  • Baliaezintasun edo ezintasun iraunkorrarengatik ematen diren pentsioak Administrazio publikoetako funtzionarioen zerbitzurako, ezintasun horien arrazoi izan den lesioak edo gaixotasunak pentsioaren hartzailea edozein profesio edo lanbidetan jarduteko erabat ezgaitzen badu.
  • Hezkuntza sistemaren maila guztietan, lizentziatura edo baliokidea barne, ikasketak egiteko jasotako beka publikoak.

 

Itzuli